Sukaldaritza eta pilates ikastaroak jarriko dituzte martxan urtarrilean Foruan
“Herritarren garapen pertsonala eta ongizatea bultzatzeaz gain, auzotarren harremanak indartze aldera” nagusientzako sukaldaritza eta pilates ikastaroak antolatu ditu Foruko Udalak.
Kultura gastronomikoa “gure izaeraren izaeraren zutabeetako bat delako” antolatu dut sukaldaritza ikastaroa udalak. Hala, urtarrileko astelehenetan 18:30etik 20:30era gauzatuko dute, Muinogorri Txokoan.
Horregaz batera, pilates ikastaroa ere izango da aukeran herrian. “Bizitza osasungarri bat eroateko ariketa fisikoaren abantailak kontuan hartuta eta gabon jaien ondoren askorentzat fisikoa zaintzea lehentasun bat dela jakinez” antolatu du udalak urtarriletik ekainera bitartean. Martitzen eta eguenetan egingo dute ikastaroa 11:30etik 12:30era edota 19:00etatik 20:00etara.
Kurtso biek izango dute prezio bera; alegia, 30 euro hilean herrian erroldatutakoentzat, eta 40 euro gainontzekoentzat. Dena den, aipatu ikastaroakb posible izateko, gutxienez, sei pertsonako taldeak sortu beharko dira.