Planetariumetik unibertsoa ezagutuz
Gautegiz Arteagako Montorre herri ikastetxeko ikasleek unibertsoa ezagutzeko aukera izan dute gaur goizean herriko frontoian jarrita dagoen planetarium mugikorraren bitartez. Hasteko, 8 urtetik 12 urtera bitarteko ikasleek landu dute astronomia planetarium horretan, eta, gero, txikitxoenak sartu dira bertara.
Ikasleek gain, norbanakoek ere badute berau bisitatzeko aukerarik; hori baina arratsaldetan egin ahalko dute, 17:30etik 18:30era. Horretarako, baina, beharrezkoa izango da Gautegiz Arteagako kultur etxean izena ematea.- Planetariuma barrutik
- Gaur goizean, Montorre eskolako ikasleak, planetariuma bisitatu ostean.




