
Musutruken egindako saioa
“Sektore bat berrasmatzera zuzendutako esperientziak elkartrukatzea helburu” duen Urdaibaiko Esentziak proiektu enogastronomikoak aurrera darrai. Gaur egingo du hirugarren Gran Cluba, itsasoko produktuei eskainitakoa. Muxikako Remenetxe jatetxean jarri dute hitzordua, 20:00etan.
Remenetxe jatetxeak berak eta Bermeoko Batun Batunek egingo dute gaurko menu “sekretua, Itsasmendi upeltegiaren eta Zallo kontserben lankidetzarekin. Halaber, “hamasei enbaxadorerekin eztabaidatuko dute, eta baita Euskal Herria Museoko eta Ea-Astei landetxeko kideekin ere”.