Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekua zesta-punta kinielek beteko dute Gabon bueltan. Izan ere, zapatuan hasita,
22. Gabonetako Txapelketa jokatuko da asteon eta hurrengo astean, Gabon eguneko finala jokatu arte.
Zapatuan eta hilaren 21ean, nagusien mailako sailkapen kinielak jokatuko dira, 17:00etatik aurrera.
Abenduak 14, 17:00etan.
1. Arbe-Anton
2. Asier-Zabala
3. Barandika-Azpitarte
4. Urrutxua-Madarieta
Abenduak 21, 17:00etan.
1. Ander-Ubilla
2. Jon-B. Elkoro
3. Jon M.-Lekerika
4. Roke-Ekaitz
abenduak 24: finala

Gabonetako txapelketako kinielen
finalak abenduaren 24an jokatuko dira, hainbat mailatan.
Lehenengo, 4 eta 7 urtekoek, eta 8 eta 10 urte artekoek jokatuko dute. Ostean, kadeteen mailako finala jokatuko dute; eta azkenik, nagusien mailakoa. Jai giroan ospatuko dute finala: gonbidatuak, pintxoak eta zozketak egongo dira.