
Sariketako irudia
Bart egin zuten Vicious Music Awards-en sari banaketa ekitaldia, Madrilen (Espainia). Musika elektronikoaren arloko DJak, ekoizleak, abeslariak, sustatzaileak, zigiluak, klubak, jaialdiak… saritu zituzten, 25 kategoriatan banatuta. Aitor Etxebarria El_Txef_A musikari gernikarrak errebelazio artista onenaren kategorian, house artistarik onenarenean eta 2013ko
track-ik onenarenean jaso zituen izendapenak, baina ez du saririk lortzerik izan.
Kategoria bakoitzeko izendapenak egiteko, faktore ezberdinak eta azken urteetako lorpenak izan dituzte kontuan. Artistei dagokienez, emanaldiak, produkzioak eta izandako oihartzuna aintzat izan dituzte, batik bat. Gainontzeko kategorien kasuan, kalitatea, profesionaltasuna, berrikuntza, oihartzuna…