
Kamio, Lizarralde, Muñoa eta Atxega, karteleko irudian
Unai Muñoa eta Ander Lizarralde bertsolariek sortutako
Ez gara Palestinaz ari ikuskizuna egongo da bihar, 21:00etan, Gernika-Lumoko Astra kulturarako fabrika sozialean, Lilibertsok antolatuta. Bertsoa, musika eta antzerkia uztartuz, bertsolariek eta Aitor Atxega eta Imanol Kamio musikariek barnerako bidaia bat proposatuko diote ikusleari.
Gai sozialez, politikoez… hitz egitea ohikoa izan arren, norberaren buruaz hitz egiteari ihes egiten diogula-eta sortu zuten ikuskizuna Muñoak eta Lizarraldek. Hala, ezkutukoak erakutsi asmoz, mezu sakonak eta trinkoak dakartza ikuskizunak, baina umoreagaz arinduta. Haurtzaroaz, askatasunaz, beldurrez, gizontasunaz… ariko dira, besteak beste, “biluzte artistiko bat” eginez. Hartara, norberaren barne mundura bidaiatzera gonbidatuko dute ikuslea, “gure kezkak haiek dituztenekin konektatu ahal izateko”.
Egileen nahia ez da gai politiko edo sozialei pisua kentzea. Diotenez, “gutaz aritzeak duen garrantzia nabarmentzea da gure asmoa”.