Urteko azken saria eman du Berbalagunek
Ezetz jakin lehiaketaren urteko azken saia eman zuen atzo Gernika-Lumoko Berbalagunek. Hain zuzen, Aitziber Arrien (ezkerretik bigarrena) gernikarrak jaso zuen saria. Urteko azken lehiaketan 95 lagunek parte hartu dute, eta 52k asmatu dituzte galdera guztiak. Hala, parte hartu dutenen zein erantzun onak eman dituztenen kopurua handia izan dela nabarmendu dute antolatzaileek. Arrienek bigarren biderrez irabazi du Ezetz jakin lehiaketa.