
Gernika-Lumoko Marijesiak, azken egunean.
Gainontzeko tokietan bezala, Busturialdean ere aurki ospatuko dituzte Gabonak; herri askotan argiak piztu dituzte eta arbola ere jarri dute. Orain, gainera, egun horietarako egitaraua ere prest dute. Urtero legez, hainbat eta hainbat izango dira Gabonetarako antolatutako ekintzak; hala, Ajangizen, Bermeon, Busturian, Foruan, Gernika-Lumon, Mendatan, Morgan eta Mundakan, behintzat, ez dute aspertzeko betarik izango.
Besteak beste, honako ekintzak izango ditu aukeran Busturialdeko herritarrak aipatu herrietan: erakusketak, bertso afariak, txokolate jana, tailerrak, umeentzako jolasak, eskupilota partidak, azokak, meza musikatuak, musika kontzertuak, lehiaketak, ipuin kontaketak, pailazoen ikuskizunak, mendi irteerak eta askoz gehiago.
EGITARAUA, HERRIZ HERRI
Ajangiz
Abenduaren 13tik 20ra. Urdaibai eta Bihozfera argazki lehiaketaren erakusketa.
Abenduak 13. 21:00etan, pilota afari tertulia. Afaria eta Bizkaiko Pilota hitzaldia, Mendietako txokoan. Tiketak salgai Ajangizko Herriko tabernan eta Gernika-Lumoko Lagun-Etxean, 15 euroren truke.
Abenduak 20. 18:00etan, Artxube taldearen ekitaldia; ostean, umeen jokoak eta txokolate jana.
Abenduak 23, 26 eta 27 eta urtarrilak 2 eta 3. 10:30etik 13:00etara, haur-gazteentzako eskulan tailerrak. Aurretiaz eman behar da izena; azken eguna abenduaren 19a.
Abenduak 28. 18:00etan, Mendietako frontoian Katapuntxispun festa, Kiki pailazoagaz.
Abenduak 29. 11:00etan, Bizkaia esnea ESku Pilota txapelketako finala.
Urtarrilak 3. 22:00etan, bertso afaria. Izena ematea: Mendietako txokoan, Kanpantxuko txokoan eta Ajangizko Herriko taberna.
Urtarrilak 4. 18:00etan Ajangizko Kultur Etxean, Tor magoaren ikuskizuna.
Bermeo
Abenduak 13. 09:30etik 14:30era eta 17:00etatik 20:00etara, Bertoko produktuen Gabonetako azoka, Bermeoko azokan.
Abenduak 14.
– 09:00etatik 15:00etara, Bertoko produktuen Gabonetako azoka, Bermeoko azokan.
– 19:00etan, meza ostean, Belen bizia ikuskizuna, Andra Mari elizan.
Abenduak 17.
– 19:30ean, Musika Eskolako taldeen Gabonetako kontzertua, Santa Eufemia elizan.
– 20:00etan, New Orleans Gospel Chorale kontzertua, Bermeoko Kafe Antzokian.Sarrerak salgai 6 eurotan, Gizarte eta Kultura Etxean.
Abenduak 18. 17:30ean, Musika eskolako gitarra, soka, akordeoi eta txistu taldearen emanaldia, Udal Zaharren egoitzan.
Abenduak 19.
– 17:30ean, Musika eskolako koroa eta trikitixa-pandero taldearen kontzertua, Udal Zaharren egoitzan.
– 19:45ean, H Factori-dxe Bandaren laburmetrai emanaldia, Nestor Basterretxea aretoan. Sarrera doan.
Abenduaren 19tik 21era. Minbiziaren Aurkako Bermeoko Elkartearen Gabonetako Mahai Apaingarrien XVI. Lehiaketaren lanen erakusketa, Nestor Basterretxea aretoan. Apaingarriak abenduaren 19an aurkeztu behar izango dira eta sari abanketa abenduaren 20an egingo dute.
Abenduak 21.
– 17:30ean, kirol erakustaldia (kirolariei omenaldia) egingo diete, Artza frontoian.
– 21:00etan, Gabonak Rock Fest 2013-Tribute Night jaialdia egingo dute. Metalmania, Renegades, Blackestar eta DJ Dataren ikuskizunak ikusteko aukera. Sarrerak 7 euro aurretiaz erosita; lehiatilan 10 euro.
Abenduak 22. 13:00etan, meza abestua Santa Eufemia elizan, Bermeoko abesbatzagaz.
Abenduak 24 eta 31 eta urtarrilak 4. 17:30ean, Gabonetako Esku Pilota txapelketa, Artza Frontoian.
Abenduak 25. 13:00etan, Eguberriko meza abestua Izaro abesbatzagaz, San Frantzisko elizan.
Abenduak 27.
– 12:00etan, Eider eta Miren Zakubetek Zakubete lelokeri ipuin kontalari saioa eskainiko dute, Udal liburutegian.
– 16:00etan eta 18:30ean, Pirritx, Porrotx eta Marmotots pailazoen Bizipoza jaialdia, Artza frontoian.Sarrerak salgai daude Gizarte eta Kultura Etxean, BBK-ko kutxazainetan eta www.kutxabank.es webgunean. Umeen sarrerak 5 eurotan, nagusienak 10 eurotan.
– 20:30ean, Izaro abesbatzaren eta Gorlizko Lirain abesbatzaren Gabon kontzertua San Frantzisko elizan.
Abenduak 27, 28 eta 29. Gabonetako I.ESkubaloi txapelketa. Abenduaren 21an 16:30ean, infantilek jokatuko dute Areneko kiroldegian.
Abenduaren 28an. 10:00etan, kadete, gazte eta nagusiek jokatuko dute Arene kiroldegian eta abenduaren 29an 09:30ean, alebin, prebenjamin, benjamin eta infantilek parte hartuko dute Artza frontoian.
Abenduak 29. 13:00etan, Bermeoko Berton txiki erdi enpresen elkarteak Gabonetako zozketa egingo du Lameran.
Abenduak 30. 17:00etan, urtea amaitzeko meza Gaztelugatxeko Donienen.
Abenduak 31. 12:00etan, urteko azken bainua antolatu du Bermeoko Txirrindulari Elkarteak Izotz fabrikaren ondoan.
Busturia
Abenduak 15, 26, 27 eta 28. Gabonetako arbola sortuko dute arrautza-ontziekien Euskadiko Biodibertsitate zentroan. 6 urtetik gorakoei zuzenduta. Parte hartzeko euro bat ordaindu beharko da. Abenduaren 15ean eta 28an 17:00etatik 18:30era egingo dute, eta abenduaren 26 eta 27an, 11:30etik 13:00etara.

Foruko Haitz Biribil Taldekoek egindako mendi irteera iazko Gabonetan. Argazkilaria: Haitz Biribil
Forua
Abenduak 26. 10:00etan trenez, Gabonetako Umeen Parkera irteera.
Abenduak 28. Euskadi-Peru futbol partidua ikustera joango dira. Informazio gehiago abenduaren 16tik aurerra, kultur etxean.
Urtarrilak 3. 17:30ean, Gabon Art jaialdia kultur etxean. 0 eta 12 urte bitartekoei zuzenduta.
Gernika-lumo
Abenduak 12. 19:00etan Lizeo Antzokian, San Fidel ikastolako Gabon ekitaldia.
Abenduak 14.
– 18:00etan Foru plazan, Gabonetako argiak piztuko dituzte; ostean, txokolate jana.
– 20:00etan Andra Mari elizan, Gaudeamus Koralaren Gabon kontzertua.
Abenduak 16. Marijesien goizaldeko ohiko ibilbidearen hasiera, Gabon egunera arte.
Abenduak 20. 18:00etan, Gabon kanten kalejira Segundo Olaeta Musika Eskolako ikasleen eskutik.
Abenduak 22.
– Goizean, Goi-Zale mendi taldeak Iluntzar mendira irteera egingo du eta Jesusen jaiotza jarriko dute bertan.
– 17:00etan Lizeo Antzokian, Deabru Beltzak-en Mister Olentzero haur-antzerkia. Sarrera: 4 euro.
Abenduak 24. Marijesien azken kalejira. Goizean zehar diru bilketa herrian zehar.
Abenduak 27. 20:00etan Jai Alai pilotalekuan, Gabonetako ikuskizun berezia: Herritmo (dantza, musika, kantua eta herri kirolak). Oreka TX Musika taldea, Kukai Dantza konpainia eta Kalakan hirukotea. Sarrera: aurretiaz 12 euro, lehiatilan 15 euro.
Urtarrilak 2,3 eta 4. Umeen Gabonetako Parkea (ludoteka, dantzak, puzgarriak, tailerrak…), Jai Alai pilotalekuan.
Mendata
Abenduak 15. 12:45ean hasita, Mikel Deunaren elizan, Kup Taldearen Gabonetako kontzertua.
Abenduak 26. 16:30ean Elizoste aretoan, ume eta gaztetxoentzako zinema saioa. Ostean, txokolate jana. Izena emateko azken eguna abenduaren 22a, Idatze Etxera deituta (94 625 72 04).
Abenduak 27. 16:30etik aurrera Zarrabentako txokoan, Gozogintza tailerra ume eta gaztetxoentzat. Izena emateko azken eguna abenduaren 22a, Idatze Etxera deituta (94 625 72 04).
Morga
Gabonetan zehar. Kultur Etxxe berrian ikusgai Morgako I. argazki lehiaketaren erakusketa.
Abenduak 24. 19:00etan, Morgako I. argazki lehiaketaren sari baanketa.

Gernika-Lumoko Gabonetako Umeen Parkea, iaz
Mundaka
Abenduak 13. 18:00etan ludotekan, Jolas librea.
Abenduak 14. 09:00etan, Euskararen aldeko mendi ibilaldia. Izena ematea: Ludotekan.
Abenduak 15. 17:00etan ludotekan, Olentzerorentzako eskutitz berezia idaztea.
Abenduak 20. 18:00etan ludotekan, FM jaia.
Abenduak 23, 26, 27 eta 30 eta urtarrilak 2. 17:30ean, Afrika Kontinentearen aberastasunak kulturartekotasun programa. Izena ematea: Ludotekan, abenduaren 20a baino lehen.
Urtarrilak 3. 10:00etan Goiko kalean, Gabonetako Umeen Parkera joateko autobusa hartuko dute. Izena ematea: Ludotekan edota Udal Liburutegian, abenduaren 30a baino lehen. Prezioa: Ludotekako erabiltzailek 20 euro, eta ez erabiltzaileek 25 euro. Adina: 6 urtetik 16 urtera.