
Aitor Etxebarria El_Txef_A
Gaur gauean egingo dute Vicious Music Awards-en sari banaketa ekitaldia, Madrilen (Espainia). Musika elektronikoaren arloko DJak, ekoizleak, abeslariak, sustatzaileak, zigiluak, klubak, jaialdiak… sarituko dituzte, 25 kategoriatan banatuta. Horietako zortzi publikoak erabakiko ditu, eta gainontzeko hamazazpiak epaimahai batek. Aitor Etxebarria El_Txef_A musikari gernikarrak errebelazio artista onenaren kategorian, house artistarik onenarenean eta 2013ko
track-ik onenarenean jaso ditu izendapenak. Azken bietako irabazlea epaimahaiak erabakiko du, eta lehenengoa publikoak.
Kategoria bakoitzeko izendapenak egiteko, faktore ezberdinak eta azken urteetako lorpenak izan dituzte kontuan. Artistei dagokienez, emanaldiak, produkzioak eta izandako oihartzuna aintzat izan dituzte, batik bat. Gainontzeko kategorien kasuan, kalitatea, profesionaltasuna, berrikuntza, oihartzuna… izan dituzte kontuan.