
Bikaintasunarekiko Konpromisoa aitortu diote Gernika-Lumoko Turismo Bulegoari
Atzo Bilbon egin zuten ekitaldian jaso zuen kalitatearekiko eta bikaintasunarekiko konpromisoa hartu izanaren aitortza. Kudeaketaren Euskal Sarien ekitaldia Euskalduna Jauregian egin zuten, eta bertan hartu zuten diploma. Gernika-Lumoko Turismo zinegotzi Begoña Landa “pozik” agertu da Bikaintasunaren programan egindako aurrerapenekin, eta aurrerantzean ere gogor lan egingo dutela esan du, “turistekiko dugun konpromiso maila horri eusteko”.
Zilarrezko eta Urrezko Q-ak ere banatu zituzten Euskalduna Jauregian egindako ekitaldian. Urrezko Q horietako bat Markina-Xemeingo Bera Kruz ikastolari eman diote. Gernika-Lumoko Seber Altube ikastolak Zilarrezko Q-a eskuratu zuen 2003. urtean.