Planetarium mugikorra 18-20 ume sartzen diren gela da. Esferaerdia da, bost metroko diametroa daukana eta 3 metroko alturakoa. Barruan, astronomia landuko dute txikienek, unibertsoaren berri gehiago jakiteko.
Goizetan ikastetxeen bisitak egongo dira, baina norbanakoek arratsaldeetan ere edukiko dute planetariuma bisitatzeko aukera
17:30etik 18:30era.

Planetariuma frontoian egon arren,
kultur etxean eman behar da izena. Gutxienez bost lagunek osatu behar dute taldea, eta heldu batek bertan egoteko ardura hartu beharko du.
Informazio gehiago nahi izanez gero, kultur etxera deitu edo idatz daiteke,
kultura.gautegiz@gmail.com helbidera.