
Talleri upeltegia, Morgan
Abenduaren 21ean ospatuko dute Bilbon Santo Tomas azoka entzutetsu eta jendetsua, eta egun horretan han izango du saltokia Morgako Talleri upeltegiak. Egun horretan saldutako txakolin botila bakoitzeko, Bizkaiko Elikagaien Bankuari 0,50 euro emango dizkio upeltegiak. Bestetik, txakolin botila bat erostean, “70 euroko balioa duen Gabonetako otarre bat lortzeko aukera” izango dute erosleek.
Txorierriko eta Busturialdeko hamasei bazkidek osatzen dute Talleri upeltegia. 2009. urtean sortu zuten, Bizkaiko txakolin kooperatiba handienari bide emanez, 23 hektarea baino gehiagoko ustiapena baitauka. Gainera, txakolinaren ohitura hurbiletik ezagutarazteko aukera ematen du, bisita gidatuen, txakoli dastaketen… bidez.
Morgako upeltegian sei txakolin mota egiten dituzte, azoka ezberdinetan “sari ugari” jaso dituztelarik:
- Bitxia Zuriak, 2013ko Bienako Wine Challangen Zilarrezko Domina.
- Bitxia Berezientzat, 2013ko Zarcillo Sarien Urrezko Domina.
- Bitxia Zuria eta Bitxia Berezientzat, 2012ko Bienako Wine Challangen Zilarrezko Domina.
- Bitxia Zuria eta Bitxia Hondardunaentzat, 2012ko Vitoria-Gasteizko Catavinumen Zilarrezko Domina.