Moto gidaria
Dakar lasterketara joango da Argentinara urtarrilaren 5etik 18ra. Proba
10.605 kilometrokoa da, Rosario hirian hasi (Argentina), Bolivia zeharkatu, eta Valparaisora (Txile) iritsiko dira.
Txomin Aranak lasterketa horretan parte hartuko duela
ospatzeko eta parte hartzeak dauzkan gastuei aurre egiteko antolatu dute jaia ereñarrek. “Herrian goi mailako kirolari bat edukitzeaz harro gaude, eta lehen mailako kirol lehiaketa baten dituen beharrizan finantziarioak kontuan hartuz, jaia antolatu dugu”, esan dute ereñarrek.
Abenduaren 14an izango da jaia. Ospakizuna Zentro Sozialean hasiko da, frontoiaren ondoan. Hasteko, 2014ko Argentinako Dakarraren inguruko informazioa emango dute. Txomin Arana ere bertan egongo da. Ostean, saiheski jana egongo da Ereñoko frontoian. Bazkalostean, jaialdiak jarraitu egingo du.
Bestetik,
zozketa bat ere jarri dute martxan finantziaziorako. Zenbaki saritua abenduaren 22ko Espainiako Gabonetako Loteriaren azken lau zenbakiekin bat datorrena izango da. Irabazleak erakunde, enpresa, taberna, jatetxe eta norbanakoek emandako produktuez egindako saskia jasoko du.
Gazte izan arren, esperientzia handia dauka Txomin Aranak moto-krossean. Sei urte zeuzkanetik zirkuituetan ibili da, eta orain, erronka berria datorkio bere ibilbidean Dakarregaz. Gaur egun, Gernika Off-Road taldekoa da ereñarra.