Euskal Herria Museoa. Argazkia: Gernika-Lumoko Udala
4 urtetik 10 urtera arteko umeei zuzendutako tailerrak dira Gabonetarako antolatutakoak. Abenduaren 26an eta 27an eta urtarrilaren 2an eta 3an egingo dituzte, 11:00etatik 13:00etara, museoan bertan, eta egun bakoitzeko euro bat ordaindu beharko dute parte hartzaileek.
Abenduaren 26an
Olentzero tailerra egingo dute, eta biharamunean Gabonetako apaingarriak egiten ikasiko dute umeek. Urtarrilaren 2an eta 3an
Gabonetako kantak tailerra eta
Errege Magoak tailerra izango dira, hurrenez hurren.
Tailerretan parte hartzeko ezinbestekoa da izena ematea. 94-625 54 51 telefono zenbakira dei daiteke, edo
euskalherriamuseoa@bizkaia.net helbide elektronikora idatzi.
Bestalde, familiei zuzendatutako tailerrekin darrai museoak. Abenduaren 14an (
Emakumea pilotari) eta 21ean (
Montefuerte jauregia), urtarrilaren 4an (
Emakumea pilotari) eta 25ean (
Pista jokoa museoan) eta otsailaren 15ean (
Emakumea pilotari) eta 22an (
Herri kirol olinpiadak) izango dira tailer horiek, denak 17:00etan hasita eta doan. Lehenengo hirurak eta otsailaren 15ekoa 4tik 8 urtera artekoei zuzenduta daude, urtarrilaren 25ekoa eta otsailaren 22koa 6tik 10 urtera artekoei.
Tailer horien kasuan, gutxienez lau eta gehienez hamabost parte hartzaile onartuko dituzte, eta bakoitzaren aste bereko eguena orduko eman beharko da izena, arestian aipatutako telefono zenbakira deituta.