Abenduaren 6an, 7an eta 8an jokatuko dira partidak. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako selekzioek elkarren kontra jokatuko dute Malosten.
Bizkaiko
emakumezkoen selekzioan Gernika KESB taldeko sei lagunek jokatuko dute: Nahia Zenigaonaindiak, Usua Iruskietak, Ainhoa Lloretek, Izaro Totorikaguenak, Maria Alberdik eta Maider San Miguelek. Gizonezkoetan, ostera, ez da bertoko jokalaririk egongo.
Hurrengoa izango da
asteburuko egitaraua:
Abenduak 6: 1. jardunaldia.
10:30ean: Gizonezkoak: Gipuzkoa-Araba
12:30ean: Emakumezkoak: Gipuzkoa-Araba
Abenduak 7: 2. jardunaldia.
10:30ean: Gizonezkoak: Araba-Bizkaia
12:30ean: Emakumezkoak: Araba-Bizkaia
Abenduak 8: 3. jardunaldia.
10:30ean: Gizonezkoak: Bizkaia-Gipuzkoa
12:30ean: Emakumezkoak: Bizkaia-Gipuzkoa