Ikasle Abertzaleek deituta, Busturialdean ere
herri eskolak antolatu dituzte bihar. “Frankismoaren oinordekoek hitzartutako konstituzio hori estatu Espainolaren banaezinezko batasun inposatuan oinarritu zen, Euskal Herria ukatuz”, esan dute. Horregatik, abenduaren 6a Euskal Herrian “jai egun arrotza” dela esan dute ikasle abertzaleek. Ondorioz, herri eskoletan parte hartzeko deia zabaldu diete ikasleei. “Euskal Herriaren ukatze ospakizunei intsumisioa egiten diegu”, gaineratu dute.
Egitarauak:
Bermeo
12:00etan. Harrera Bermeoko institutuan.
12:15ean. Gazte mugimenduaren ibilbidea.
13:00etan. Hamaiketakoa.
13:30ean. Kartel lehiaketa.
14:00etan. Manifestazioa herrian zehar.
Ikasleez gain, asko izango dira bihar lan egingo duten herritarrak. Euskal Herria Bildu koalizioak adibidez, abenduaren 6an lan egingo duela adierazi du.