Kukubedarra Urdaibaiko Emakumeen Elkarteak antolatuta, Agurtzane Ormatza sexologo eta psikolo bakioztarrak emakumezkoen sexualitateari buruzko jardunaldiak gidatuko ditu, datozen asteetan. Hain zuzen, gaur emango du bigarren saioa, 17:00etatik aurrera.
Ormatzak emakumezkoen sexualitatearen garapena, eta erotika izango ditu berbagai, gaurko saioan. Iraganeko eta gaur eguneko joeren berri emango du, eta etorkizunean jarraitu beharreko bidea zein den azalduko du.
Sexualitate jardunaldiek bi saio gehiago izango dituzte. Hain zuzen, hilaren 12an egingo dute urrengoa, eta hilaren 19an azkena. Emakumeen ikuspegia ardatz bezala hartuta, egun horietan hainbat gai landuko ditu Ormatzak. Bikoteen arteko sexu harremanetan emakumeen lekua zein den aztertuko du, esaterako. Bestalde, emakumezkoen plazeraz eta fantasietaz ere ariko da sexologo bakioztarra.
Jardunaldien datak
- Gaur,17:00etan. Neure azalean tailerra emango dute Astran. Emakumezkoen sexualitatearen garapena, eta erotika izango dituzte berbagai.
- Hilaren 12an, 17:00etan. Elkartuta tailerra emango dute Astran. Bikoteen arteko sexu harremanetan emakumeen lekua zein den aztertuko dute, besteak beste.
- Hilaren 19an, 17:00etan. Gure kili kiliak tailerra emango dute Astran. Emakumezkoen plazera zelan gorzpunten den azalduko dute, eta fantasia mota desberdinak izango dituzte mintzagai.