Hirugarrenez banatu dituzte
zaleen bozkekin erabakitzen diren sariak.
Intxaustik Euskal Herritar onenaren saria jasoko du.
Intxaustigaz batera, Joaquim Rodriguez, Anna Sanchis, Ion Izagirre, jose Herrada, Fernando Grijalba, Ane Santesteban eta Aitor Hernandez ere saritu dituzte. Aurtengoan, aipamen berezia eduki du Amets Txurruka etxebarritarrak, baita Juan Antonio Flechak ere.
Bestetik, bizikleta utzi behar izan duten txirrindulari guztiak gogoan eduki ditute sari banaketan, baita aurten hil den Rufino Murgia ere.
El Pedal de Frodo txirrindularitzan espezializatutako interneteko ataria da. Zaleek emandako bozkekin egiten dute sari banaketa.