Gernika-Lumoko Marijesiak entseguen daten berri eman dute. Hain zuzen, hilaren 9an eta hilaren 13an egingo dituzte entsegu orokorrak. Interesa duten pertsonek horietan parte hartzeko aukera dute.
Marijesiek jakinarazi dutenez, Andra Mari Koralaren lokalean egingo dituzte entseguak. 19:00etan hasita, ordu beteko iraupena izango dute. Urtero bezala, hilaren 16tik 17ra doan goizaldean hasiko dute kantu erronda Marijesiek. Bederatzi egunez aterako dira kantuan herriko kaleetatik.