Ibarrangeluko Udalak jaso du epaitegitik agindua: Bandera espainiarra jarri beharko dute. Gobernu delegaritzatik heldu zitzaien lehenengo agindua; bigarrena, ostera, epaitegitik, eta
asteon amaitzen da bandera jartzeko epea.
Lehengo astean
herritarren batzarra egin zuten informazioa zabaldu eta herritarren iritzia jasotzeko. Bandera jarri ezean letozkeen inabilitazioa «herritarren subiranotasuna eta borondatearen kontrakoa» dela esan zuten. Herritar batek honela esan zuen batzarrean: «Herriko borondatea zuek [udal gobernuak] errepresentaren duzue, eta borondate hori ezin da apurtu derrigorrezko agindu bat ez betetearren, inoren gustokoa ez izan arren», zioen.
Bestetik, batzarrean
ez zen onartu errekurtsoa jartzea, horrek «soluzioik ez eta erabakia atzeratu» baino ez lukeelako egingo. «Herritarren dirua alferrik gastatuko litzateke», esan dute. Horrela,
udalak «herriaren agindua» beteko duela esan du.
Orain,
udalak mastil handi bat jarriko du ikurrinagaz. «Harek adieraziko du herritarren benetako borondatea eta sentimendua zein den», esan du alkateak.