Andra Mari auzoa
Urriaren 24an eman zion osoko bilkurak bigarren hasierako onarpena. Orain, plana jendaurrean jarri du 45 eguneko epean, eta helegiteak aurkezteko azken eguna urtarrilaren 22a izango da.
Udaletxean eskura daitezke dokumentuak, eta, gainera, udal teknikariagaz hitzordua eska daitekeela esan du udalak; hain zuzen, martitzenetan, 18:00etatik 20:00etara. Plana garatu duten teknikariekin egon nahi izanez gero, Andra Mari auzoaz aritzeko abenduaren 10ean jo beharko da udaletxera, eta herriko beste guneez aritzeko abenduaren 17an, kasu bietan, 18:00etatik aurrera.
Agiriaren edukia
Morgako Udalaren webgunean ere eskuratu daiteke.