Gernika-Lumoko 31 entitatek jaso dute Bai Euskarari ziurtagiria
http://www.youtube.com/watch?v=_cgr8XsPyCo
Busturialdeko Hitza
Busturialdea
Euskararen Nazioarteko Eguna gogoratzeko ekitaldien barruan, atzo Gernika-Lumoko Bai Euskarari ziurtagiriak banatu zituzten. Hain zuzen, herriko 31 entitatek jaso zuten ziurtagiria, 2012ko kopurua mantenduz. Hala, Arkaitz Illarramendi Ziurtagiriaren Elkarteko ordezkariak azaldu zuenez, “pozarren” daude, krisi garaian ziurtagiri kopurua mantentzea lortu baitute.
Ziutagiria jaso zuten bertoko entitateen artean aldaketa bi izan dira. Hain zuzen, Kosnoaga Igeriketa Elkartea eta Bengozarra Eraikuntza Metalikoak enpresa mailaz igotzea lortu dute. Hala, Kosnoaga Zerbitzua eta Lana euskaraz ziurtagiri gorena jaso du, eta Bengozarrak Zerbitzua Euskaraz ziurtagiria.
Aldaketa bi horiek kontuan hartuta, Gernika-Lumoko bost entitatek daukate Zerbitzua eta Lana Euskaraz ziurtagiria. Beste hambostek, bestalde, Zerbitzua Euskaraz ziurtagiria daukate; eta, gainontzeko 11ek Euskararen Bidean maila daukate.
Gernika-Lumoko Udalak eta Bai Euskarari Ziurtagirien Elkarteak sinatutako hitzarmen bat dela eta, Udalak beregain hartu du ziurtagiridun bakoitzaren kuotaren %30a. Horrez gain, udalak 800 euroko laguntza eman dio elkarteari.
Ziurtagiria jaso duten entitateak: Aita Villasante Udal Euskaltegia, Aixerrota Garbilekua, Arrano Kultur Elkartea, Arrien Optika, Bake Leku txokoa, Bengozarra eraikuntza metalikoak, Berezi liburu denda, Biklik Komunikazioa, Areza Eraikutzak, Duka arropa denda, Ekin Taldea, Elai Alai dantza taldea, Argi Ola Elektrizitatea, Gernika Garbiketak, Gernika kirolekua, Gernika Rugby Taldea, Gernikako Arku Tiroketa Elkartea, Cor Gestoria, Gurea Altzariak, I. Izagirre eraikuntzarako materialak, Jose Luis Kristaldegia, Kopi Laster Fotokopiak, Kosnoaga Igeriketa Elkartea, Loreder Parafarmazia, Madariaga Hortz Klinika, Maria Luisa lurrin denda, Paraphernalia jantzi denda, Seber Altube Ikastola, Urrutia Aholkularitza, Zaindu Fisioterapia Zentroa eta Zurich Aseguroak.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.