Foru Jauregian jaso du Lauaxeta Ikus-entzunezkoen Saria gaur eguerdian bermeotarrak, Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusiaren eskutik. Bermeotarrak
Galerna, ekaitz ezezaguna dokumentalagatik jaso du aintzatespena. 2013ko Lauaxeta Ohorezko Saria, ostera, Balendin Lasueni eman dio Bilbaok, “euskara sustatzeko eta hedatzeko egin duen lan eskerga saritzeko”.
Gaur eguerdian, 2013ko Lauaxeta Sarien banaketa ekitaldia. Argazkilaria: Bizkaiko Foru Aldundia.
Iaz geroztik, Ohoezko sariaz gain, beste bi sari banatzen dituzte Lauaxeta Sarietan; hain zuzen, ikus-entzunezkoetan eta poesian. Hala, poesiaren alorrean, Ricardo Díaz de Herediak jaso du Lauaxeta saria,
Bitan esan beharra lanagatik, eta Ikus-entzunezkoen alorrean, berriz, Jabi Elortegik eskuratu du saria,
Galerna, ekaitz ezezaguna dokumentalagatik.
“2013ko Lauaxeta Ohorezko Saria” ohorezko aintzatespena da, eta, hortaz, ez dauka sari ekonomikorik. Beste sari biek, ostera, 6.000 euroko saria dute. Bizkaiko Foru Aldundiak azaldu duenez, aipatu sarien bitartez, Estepan Urkiaga
Lauaxeta euskal idazlea gogora ekartzeaz gain, gizartea euskararen erabilera sustatzeko lanean parte hartzera gonbidatu nahi dute.
1912ko abuztuan euskal kostaldea kolpatu zuen galernan oinarritzen da Elortegiren lana. Hainbat arrantza ontzi hondoratu zituen enbata hark, eta 143 itsasgizon ito ziren. Elantxobetarrak, lekeitiarrak, ondarrutarrak, eta, batez ere, bermeotarrak izan ziren hildako arrantzaleak. Dokumentala egiteko, hainbat arrantzaleren testigantzak bildu zituen bermeotarrak. Halaber, 3D teknologiak baliatuta, urte hartzen jazotakoa azaltzen du lanak. Era batera edo bestera, filma omenaldi bat izan zedin egin zuen Elortegik, “orduko eta sasoi guztietako arrantzaleei egindako gorazarrea, euren bizimodua eta sufrimendua ezagutu daitezen”.
-
-
Gaur eguerdian, 2013ko Lauaxeta Sarien banaketa ekitaldia. Argazkilaria: Bizkaiko Foru Aldundia.
-
-