Liburuaren azala
Baga-biga diskoetxearekin kaleratu du Gatibu taldeko abeslariak
Esan eta egin nobela. Hamalau urtetik gorakoei zuzendutako lanak lagunen arteko fideltasuna dauka ardatz, eta 50eko eta 60ko hamarkadetan dago girotuta istorioa. Sarduik berak zehaztu duenez, “lau umeren istorioa kontatzen du, umetatik nagusi egiten diren arte. Beren bizipenak dituzte, betiere, talde moduan. Nagusi egitean, negozioetan murgiltzen hasten dira, eta zenbait enpresa sortzen dituzte; beti laurek batera. Liburuan kontatzen dudan istorio horren bitartez,
kuadrilla hitzak haientzat zer esan nahi duen aurkituko du irakurleak”.
Lan berri horren emaitzagaz pozik agertu da abeslari eta idazlea, eta beste libururen bat idazteko gogoa daukanik ez du ukatu. Dena den, esan du jendeak esan beharko duela “egindako lanak ezer esaten dion edo ez”.