Sei partidutik sei irabazi dituzte aurtengo denboraldian Gernika Bizkaia taldekoek. Azkena, asteburuan Madrilen (Espainia) jokatu dute
C. R. E. F. ¡Hola! taldearen kontra. 49-71 emaitza lortuta bueltatu ziren gernikarrak.
Garaipen garrantzitsua izan da asteburukoa, madrildarrak sailkapenean goian daude-eta. Jardunaldi hau irabazita,
Gernika Bizkaiak lider jarraitzen du 12 puntugaz.
Asteon ez daukate partidurik. Hurrengoa hilaren 14an izango da Malosten Tuenti Movil Estudiantes taldearen kontra.