13-7ko emaitzagaz egin zuten buelta Bizkaia Gernika Rugby Taldekoek
Ordiziako Altamira zelaitik. Partidu ona jokatu zuten, baloiaren jabetza gordez eta zelaian nagusitasuna lortuz. Baina ezin izan zuten partidua irabazi.
AMPO Ordizia taldeari
presioa eginez hasi zuten partidua basurdeek, eta markagailuan aurre hartzeko aukera ere eduki arren,
ez zuten zorte onik eduki. Ostean, ordiziarrek baloia entsegu marraren atzean uztea ere lortu zuten, baina arbitroak balio barik utzi zuen jokaldia, azken pasea aurrerantz eman zutelako.
Hurrengo jokaldian Ordiziako Huxrodek entsegua lortu zuen; eta handik bederatzi minutura,
bigarrena, Mugututiak.
Basurdeek baloiaren jabetza gordetzen jarraitu zuten, baina ezin zioten etekinik atera. Lehenengo zatia amaitzen ari zela, gernikarrek metro asko irabaztea lortu zuten plataforma bat gelditu egin zuen arbitroak, eta txartela atera zion Mugututiari.
Bigarren zatia hasi eta gutxira txartel gorria ikusi zuen Palumbok. Baina ezin izan zuten aukera aprobetxatu, eta ez zuten emaitzarik lortu.
Ordiziarrek ostera, zukua atera zieten egindako jokaldiei, eta
bigarren zatiko 19. minutuan zigor kolpe bat hagen artean sartu zuen Huxfordek 13-0 markagailuan jarriz.
Bigarren zatiko 26. minutuan lortu zuen Bizkaia Gernikak emaitza, Iñigo Olaetak entsegua sartu zuenean. Puntu gehigarriak ere bai. Jokaldi argi gehiago eduki bazituzten ere, ez zuten markagailua gehiago mugitzerik lortu.
Horrela geratu zen markagailua: 13-7.