
Busturialdeko eta inguruetako herritarrek sortu duten
Jone Libre plataformak egun osoko mobilizazio eguna antolatu du zapaturako. Protesta eguna antolatuta, herritarrek elkartasuna adierazi nahi diote Jone Amezaga Errigoitiko bizilagunari. Modu berean, epaiketa politikoak salatzeko eguna izatea nahi du
Jone Librek, Gernika-Lumoko elkartasun egunagaz.
Mobilizazio egunaren harira, besteak beste lagunarteko bazkari herrikoia prestatu dute plataformakoek. Txartelak eskuratzeko azken eguna eguena (hilaren 28a) izango da. Hala, interesatuek lehenbailehen erosi behar dute txartela. Jakinarazi dutenez, Ospa, Arrano eta Aterpe tabernetan jarri dituzte salgai txartelak. Hamar euro balio ditu sarrera bakoitzak.
Amezagak hemezortzi hilabete kartzela zigorra jaso zuen, pankarta bat jartzea leporatuta. Erabakia zantzuetan oinarrituta hartu dutela salatu dute, eta gertaera onartezin bat dela deritzote. Zentzu horretan, Busturialdeko eta inguruetako herritarrak protesta egunagaz bat egitera deitu dituzte.
Zapatuko Egitaraua
11:00etan: umeentzako molto motorren lasterketa, merkatu plazan. Ostean pinto jana.
11:30ean: herri kirolak merkatu plazan.
13:30ean: triki- bertso-kantu poteoa.
15:00etan: herri bazkaria. Ostean desafioa.
19:00etan: manifestazio zaratatsua. Merkuriotik hasita.
22:00etan: kontzertuak Pasealekuan. PPB, Zantarrak, Backbone, Primero Auxilios eta Sarkor.