
Ibarrangelun egindako elkarretaratzea
Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna gaur izanik, hainbat ekitaldi daude iragarrita. Aldarrikapena protesta erara gizarteratuko dute zenbait lekutan, baina bestelakorik ere izango da, erakundeek nahiz elkarteek antolatuta.
Bermeon, Sukarrietan, eta Gernika-Lumon elkarretaratzeak egin dituzte eguerdian, eta Ibarrangelun atzo bildu ziren herritarrak, protesta egiteko eta Ean 18:30ean aterako dira kalera. Gernika-Lumon arratsalderako ere mobilizazioak iragarri ditu Eraso Sexistei Stop! plataformak.
Ean autodefentsa ikastaroa antolatuko dute datozen asteetan, eta
Gernika-Lumon Beldur Barik lehiaketako sariak banatu dituzte gaur bertan. Hain justu, sari bi eman ditu udalak, bat kategoria bakoitzeko. Lehenengo kategorian (12 urtetik 17 urtera artekoak) Markel Erraztik eta Markel Lloretek irabazi dute,
Helburua 0 izeneko lanari esker. Bigarren kategorian (18 urtetik 26 urtera artekoak) Haur Hezkuntzako moduloko ikasleek (Garazi Oñartetxebarria, Leire Badiola, Anais Erostarbe, Hiart Anitua, Itsaso Zabala, Ariane Arrien, Amaia Lauzirika, Amaia Urlezaga, Tatiana Royuela, Nerea Rojo, Garazi Fernandez eta Unai Izagirre) egindako
Amets lana saritu dute. 250 euro eta diplomak jaso dituzte lehiaketako irabazleek, Begoña Landa alkateordearen eskutik. Gernika-Lumon, bestalde, kafe tertulia bat egingo dute bihar Astra kulturarako fabrika sozialean,
Indarkeriari stop, berdintasunarekin izenburupean.

Beldur Barik lehiaketako sari banaketa, Gernika-Lumon
Aldarrikapena bertso saio musikatu itxuran helduko da
Muxikara, abenduaren 8an.
Ez da kasualitatea izeneko saioan, Onintza Enbeita, Alaia Martin, Miren Amuriza eta Uxue Alberdi ariko dira bertsotan. Eneko Sierra saxo-jolearen eta Ixaak Arruti gitarra-jolearen laguntzagaz, Josu Goikoetxearen aginduetara ariko dira lau bertsolariak.
Egitaraua, herriz herri
Ajangiz
Adierazpen instituzionala egin du udalak.
Bermeo
Gaur.
– 12:00etan, Goiko plazan, adierazpen instituzionalaren irakurketa. Ondoren, 15 minutuko elkarretaratzea. Antolatzailea: Bermeoko Udaleko Parekidetasun taldea.
Azaroaren 27an.
– 19:30ean, emakumeari eragiten dioten arazoei buruzko film labur bilduma bat aurkeztuko da, Gizarte eta Kultura etxeko hitzaldi aretoan. Sarrera doakoa izango da. Jatorrizko hizkuntzan izango dira filmak, euskarazko azpitituluekin.
Ea
Gaur. Elkarretaratzea, plazan.
Udalak autodefentsa ikastaro bar antolatzeko asmoa dauka.
Forua
Gaur.
– 18:30ean, Joan Mari Torrealdai Kultur Etxean,
Ipuinberotikoak, Bego Alabazanen eskutik.
Gernika-Lumo
Azaroaren 25ean.
– Leihoetan, balkoietan, erakusleihoetan… jartzeko puntu moreak banatuko dituzte. Pegatinak eta kartelak Kultur Etxean eta Turismo Bulegoan har daitezke.
– 11:30ean, Elai-Alai aretoan, Beldur Barik ekitaldia. 250 euroko sari bi emango ditu Gernika-Lumoko Udalak, bat kategoria bakoitzeko (1. kategoria, 12 urtetik 17 urtera arte; 2. kategoria, 18 urtetik 26 urtera arte). Sari horiek ez daude sari orokorrekin lehian; beraz, biak irabaz daitezke.
– 19:00etan, Merkurion, Eraso Sexistei Stop! plataformak deituta, elkarretaratzea, Emakumeen kontrako indarkeria gehiagorik ez! lelopean.
Azaroaren 26an.
– 18:30ean, Astran, Indarkeriari stop, berdintasunarekin izenburupean, kafe tertulia.
Ibarrangelu
Adierazpen instituzionala egin du udalak. Atzo elkarretaratzea egin zuten herritarrek.
Murueta
Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako egunaren harira, urtero legez, manifestu bat sinatuko du udalak.
Muxika
Abenduaren 8an.
– 19:30ean, Ariatzako eskolan, Erdu Gazte taldeak antolatuta, Ez da kasualitatea bertso saio musikatua . Alaia Martin, Miren Amuriza, Uxue Alberdi eta Onintza Enbeita bertsolariak, Eneko Sierra saxo-jolea eta Ixaak Arruti gitarra-jolea, Josu Goikoetxea gai jartzailearen agindupean. Txokolate jana ere egongo da. Prezioa: 5 euro.
Nabarniz
Gaur. Udaletxe zaharreko aparkalekuan gazteek egindako horma-irudiaren aurkezpena.
Adierazpen instituzionala.
Sukarrieta
Gaur.
– 12:00etan, elkarretaratzea, udaletxe aurrean. Herritarrei eta, bereziki, neska-mutil gazteei egin die udalak parte hartzeko deialdia. Halaber, Beldur Barik prebentzio eta hezkuntza programan parte hartzera ere gonbidatu ditu gazteak.
-
-
Ibarrangelun egindako elkarretaratzea
-
-
Idurre Bideguren Bermeoko alkatea, adierazpena irakurtzen
-
-
Elkarretaratzea Bermeon
-
-
Bermeoko ekitaldia
-
-
Elkarretaratzea Bermeon
-
-
Eneritz Artetxe Beldur Barik lehiaketako sariak banatzeko ekitaldian
-
-
Beldur Barik lehiaketako sari banaketa, Gernika-Lumon
-
-
Beldur Barik lehiaketako sari banaketa, Gernika-Lumon
-
-
Beldur Barik lehiaketako sari banaketa, Gernika-Lumon
-
-
Beldur Barik lehiaketako sari banaketa, Gernika-Lumon
-
-
Beldur Barik lehiaketako sari banaketa, Gernika-Lumon
-
-
Eneritz Artetxe Beldur Barik lehiaketako sariak banatzeko ekitaldian
-
-
Eneritz Artetxe Beldur Barik lehiaketako sariak banatzeko ekitaldian
-
-
Eneritz Artetxe Beldur Barik lehiaketako sariak banatzeko ekitaldian
-
-
Eneritz Artetxe Beldur Barik lehiaketako sariak banatzeko ekitaldian
-
-
Eneritz Artetxe Beldur Barik lehiaketako sariak banatzeko ekitaldian
-
-
Eneritz Artetxe Beldur Barik lehiaketako sariak banatzeko ekitaldian