
Sukaldariak Urkullurekin, atzoko ekitaldian. Eskuinean dago Javier Gartzia
2014ko Espainiako eta Portugalgo gida aurkeztearekin batera eman zuten atzo Michelin izarren banaketaren berri, Bilboko Guggenheim museoan egindako ekitaldian. 300 bat lagun izan ziren bertan, tartean, Boroa jatetxeko sukaldari Javier Gartzia gernikarra. Iñigo Urkullu lehendakaria, Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuneko sailburu Arantza Tapia, Bilboko alkate Iñaki Azkuna, Bizkaiko Ahaldun Nagusi Jose Luis Bilbao… izan ziren ekitaldian. Gonbidatuek Michelin izarrak dituzten Bizkaiko zazpi jatetxeetako buru diren sukaldariek—Eneko Atxak, Josean Martin Alijak, Daniel Garciak, Fernando Canalesek, Zuriñe Garciak, Jabier Gartziak eta Alvaro Garridok— prestatutako menua dastatu zuten.