Unai Lasa Gernika Rugby taldeko jokalariak Espainiako Selekzioak Japonen kontra daukan
lagunarteko partiduan jokatuko du zapatuan Madrilen (Espainia). Gernika Rugby taldeak Lasa zoriondu nahi izan du, Espainiako selekziorako deialdian sartzea “saria” izan delako. “Gure klubean egiten duen lan handia aitortzen du”, esan dute.

Bestalde,
Santboiana taldea hartuko dute basurdeek
domekan, 12:00etan, Urbietan. Sailkapen orokorrean hamargarren daude kataluiniarrak, gernikarren atzetik. Lau puntuko aldea dago talde bien artean, eta garaipena beharko dute basurdeek atzean ez geratzeko.