Foruko Upeta eta Arratzuko Uharka errekek gainezka egin dute
https://www.youtube.com/watch?v=oP_swyJuNmc
Busturialdeko Hitza
Busturialdea
Egunotako euri jasak hasi dira lehenengo ondorioak ekartzen. Foruko Upeta errekak eta Arratzuko Uharkak, adibidez, gainezka egin dute dagoeneko. Upetak Urberuaga auzoan egin du gainezka, harrobiaren inguruan. Arratzun, Uharka auzoan egin du gainezka urak, eta, ondorioz, “menditik isuritako urak putzu handiak sortu ditu Uharkako gurutzean eta baita Arrandieta inguruan ere”.
Busturiko Mape errekan, aldiz, emaria handia da, baina oraingoz ez du gainezka egin. Euskalmeten arabera, “ondorengo orduetan, iluntze aldera beste fronte bat iritsi bitartean, atzo espero genuena baino euri gutxiago botako du. Ondorioz, ibaiek denbora izango dute, gutxi bada ere, bere onera bueltatzeko zaparradak berriz ere areagotu baino lehen”.
Busturiko Mape erreka
Busturiko Mape erreka
Foruko Upeta
Foruko Upeta
Foruko Upeta
Foruko Upeta
Busturiko Mape
Arratzuko Uharka
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.