
Gernika-Lumoko ospitalea
Atzo arratsaldean su hartu zuen osasun zentroko garajean aparkatuta zegoen auto batek, eta horrek eragina eduki zuen larrialdi zerbitzuan. 18:45ak aldera piztu zen sua, eta, ondorioz, larrialdi zerbitzuetako boxeetan artatzen ari ziren lagunetako batzuk Galdakaoko ospitalera eraman behar izan zituzten. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak baieztatu duenez, gaur 08:00etatik normaltasunez aritu da zentroa, larrialdi zerbitzua izan ezik; 13:00etan berrabiarazi dute zerbitzu hori.
Kalteei dagokienez, etxeko ospitalizazioaren ibilgailua erre egin zen, eta ordezko bat ekarri dute, harik eta berria erosi arte.