Abenduaren 12ra atzeratu dute Iñaki Markaida ematekoa zen hitzaldia
Iñaki Markaida bermeotarra argazkilaritzari buruzko berbaldia eskaintzekoa zen gaur arratsaldean, baina hitzaldia atzeratu egin dutela jakinarazi du Bermeoko Gazteentzako Informazio Zerbitzuak; hala, abenduaren 12an emango du berbaldia, Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxeko hitzaldia aretoan, 19:30ean.
‘Argazkilaritza 90 minututan’ izenburupean, Markaidaren laugarren berbaldia izango da abenduaren 12rako Begi Handi Argazki Taldeak GIZen laguntzagaz antolatu duena. Duela urtebete, esaterako, “Izan zaitez argazkilaria ordu eta erdian” izeneko hitzaldia eman zuen lehenengoz. Horren ostean, erretratoaz eta gabaz ataratako argazki teknikaz ere aritu izan da.