
Arkaitz Estiballes galdakoztarra, HITZAren aldeko bertso saioan
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusikoak ez dira udazkenak ekarri dituen saio bakarrak, bertsozaleek aukera bat baino gehiago izango dute-eta egunotan. Hurrengo asteburuan, adibidez,
baten faltan hiru bertso afari izango dira Busturialdean, eta hiruretarako
txartelak salgai daude dagoeneko.
Azaroaren 22an egingo du
Ibilaldia Elkarteak berea, Gernika-Lumoko Zimela jatetxean, eta
Maialen Lujanbio eta Arkaitz Estiballes ariko dira bertsotan. Biharamunean izango dira, aldiz, Busturiko Gazte Asanbladak eta Natxituako (Ea) Jai Batzordeak egindako hitzorduak.
Antzinako hiltegia Otsozulo gaztetxe bihurtzeko azken pausoen faltan,
Busturikoa Aingerubideko kultur etxean izango da, eta lau bertsolari izango dira jankideen artean:
Uxue Alberdi, Mikel Retolaza, Onintza Enbeita eta Gorka Ostolaza Potxis.
Natxituan, azkenik, Bolatokian egingo dute bertso afaria, eta Andoni Egaña eta Estiballes ariko dira bertsotan. Galdakoztarra ikusteko bi aukera, beraz, hurrengo asteburuak dakartzanak.
Busturiko Gazte Asanbladaren hitzordua, bestalde, herriko seme baten debuta izango da, Mikel Retolazak lehenengoz egingo baitu bertsotan Alberdiren, Enbeitaren eta Potxisen mailakoekin. Orain arte eskolartekoetan neurtu izan da busturiarra.
Gernika-Lumon
- Noiz. Azaroaren 22an, 21:00etan.
- Non. Zimela jatetxean.
- Bertsolariak. Maialen Lujanbio eta Arkaitz Estiballes.
- Prezioa. 25 euro.
- Txartelen salmenta. Auzokoa eta Bake-Eder tabernetan, Zimela jatetxean, Ibilgunean (dendan) eta Seber Altube ikastolan. Martitzena da erosteko azken eguna. Informazio gehiagorako edota erreserbak egiteko: ibilaldia@ikastola.net.
- Antolatzailea. Ibilaldia Elkartea.
Busturian
- Noiz. Azaroaren 23an, 21:30ean.
- Non. Aingerubideko kultur etxean (Axpe auzoa).
- Bertsolariak. Uxue Alberdi, Mikel Retolaza, Onintza Enbeita eta Gorka Ostolaza Potxis.
- Prezioa. 12 euro (kopagaz,13 euro).
- Txartelen salmenta. Otsozulo gaztetxean (Axpe), Alkartasuna tabernan (Axpe), Taberna Barrin (Altamira) eta Lagun-Etxean (Gernika-Lumo).
- Antolatzailea. Busturiko Gazte Asanblada.
Natxituan (Ea)
- Noiz. Azaroaren 23an, 21:30ean.
- Non. Natxituko Bolatokian.
- Bertsolariak. Arkaitz Estiballes eta Andoni Egaña.
- Prezioa. 20 euro langileek, eta 12 langabeek.
- Txartelen salmenta. 625-705 502 telefonora deituta, edo Bolatokian. Azaroaren 21a izango da erosteko azken eguna.
- Antolatzailea. Natxituako Jai Batzordea.