Hiru partida jarraian irabazi ostean, derbia jokatuko dute Gernika Bizkaia taldekoek bihar, UPV-EHU Araba Araski taldearen kontra. Etxean,
Malosten jokatuko dute partida, 18:30etik aurrera.
UPV-EHU Araba Araski taldea sailkapeneko azken aurreko postuan dago, eta momentuz, ez du aurtengo denboraldian partidarik irabazi. Bizkaitarrek aukera hori aprobetxatu beharko dute puntuak etxean geratzeko eta aurten daroen loraldiari jarraipena emateko.

Izan ere,
lidergoari eusten jarraitzen dute Gernika Bizkaiakoek, sailkapenaren gorengo aldean, eta biharko partidan ere, bolada onari eusten saiatuko dira. Orain arte denboraldiko partida guztiak irabazi dituzte Gernika Bizkaiako taldekideek, eta horrela jarraitzea izango da euren helburua.
Sailkapenean, Gernika Bizkaiaren atzetik Fundal Alcobendas eta Segle XXI taldeak daude, hurrenez hurren. Bizkaitarrak horiei begira jarriko ere dira, puntuazio beragaz daudelako bigarren eta hirugarren postuetan.