Busturian kokatuta dagoen Euskadiko Biodibertsitate Zentro-Madaraiaga Dorretxeak kartoiz eraikitako altzairuen familiarteko tailerra hartuko du zapatuan; hain zuzen, berta parte hartzen dutenek mahaitxi bat egingo dutela aurreratu du zentroak. Tailerra 16:00etan hasiko dute eta 19:00etan bukatzea aurreikusten dute.
Madariaga Dorretxekoek azaldu dutenez, familian egiteko diseinatuta dago tailerra da; izan ere, “betebehar ezberdinak” izango dira. Hala, “nagusiak parterik zailenak egiteaz arduratzen diren bitartean, txikienek piezak eta beharrezko materialak lokalizatu beharko dituzte (kartoizko piezak, arkatzak, kola…)”. Hori dela eta, tailerrean parte hartuko duen ume bakoitzak nagusi baten laguntza izatea ezinbestekoa izango da.
Parte hartu gura dutenek euro bana ordaindu beharko dute, eta eurek eroan beharko dute 50×45 zentrimetro inguruko kartoizko kutxa zapatuan Madariaga Dorretxera.
Ekintzan parte hartzeko ezinbestekoa izango da aurretiaz izena ematea; horretarako, interesatuak telefonoz deitu (94 687 0402 zenbakira) edota zentroko helbidera (info@torremadariaga.org) mezua bidali beharko du.