
Gaur goizeko aurkezpena
Gaur argitaratu du Audiencek bere zazpigarren lana. Gernika-Lumoko taldeko kideek azaldu dutenez, Atlantikoaren bestaldeko ikutua dauka
Big Affair izeneko diskoak. Urtebetean taldeak grabatu duen bigarren diskoa da, uda hasieran
Mistress Games kaleratu baitzuten gernikarrek. Sorkuntza momentu berean sortutako diskoak izanik, antzekotasunak dituztela azaldu dute. Hala ere,
Big Affair lanean AEBetako soinua igarriko dela diote. “Diskoak zerbait desberdina daukala entzungo dute gure zale zorrotzek”, esan dute.
Bilboko Kafe Antzokian egin du Audiencek disko berriaren aurkezpena, gaur goizean.

Diskoaren azala