Bilduk ur partzuergoan izandako jarrera kritikatu du EAJk
Bilduk ur partzuergoaren kudeaketaren gaian izan duen jarrera kritikatu du Busturialdeko EAJk. Joan den martitzenean, Busturialdeko Ur Partzuergoaren osoko bilkurak sanemendu azpiegituren kudeaketa beregain hartzea erabaki zuen, baina jeltzaleak ez datoz bat hartutako neurriagaz.
EAJk dioenez, zeharkako kudeaketatik kudeaketa zuzenera pasatzea “erabaki oso garrantzitsua” da, baina koalizioak ez ditu aurkeztu neurria justifikatzen duten datu ekonomikoak. Saneamendu sarea publiko bihurtuz gero, azpiegitura horiek mantentzea garestiagoa izango dela esan dute jeltzaleek. Izan ere, “Bilduk proposatutako langile publikoen ereduak 96.656 euroko kostua izan du”.
Bestalde, kudeaketa zuzenaren ereduak ur partzuergoak eskaintzen duen zerbitzuaren “kalitatea zalantzan” jarriko duela deritzote jeltzaleek. Horien berbetan, kontratatu behar dituzten langile publiko berriek ezin dute zerbitzuaren kalitatea bermatu.