
Irudian, Antton Aranburu
Busturiarraren bigarren lana da Bizirik. 11 kantu bildu ditu “mezu baikor eta sozialekin” zipriztindutako lanean. Izenburuak iradokitzen duen legez, bizitzari egiten dio kantu Aranburuk, gai anitz zein unibertsalen bitartez. Lan berria bihar bertan aurkeztuko du, Gasteizen.
Raul Vera (gitarra), Asier Yarza (baxua), Iker Uriarte (bateria), Josu Jungitu (teklatuak) eta Sonia Vera (koruak) izan ditu busturiarran bidaide, diskoa mamitzerakoan. “Kalitate handiko” diskoa da, “soinu fresko eta eguneratu batekin”.