
Eiffel dorrea
Busturialdeko Gazteria Zerbitzuak antolatu du bidaia, 14tik 17 urtera artekoei zuzenduta. Abenduaren 5etik 8ra joango dira gazteak Parisera (Frantzia), eta, horren harira, haien gurasoentzako batzar informatiboak egingo dituzte. Gaur, bihar eta eguenean izango dira bilerak.
Gernika-Lumon egingo dute gaurkoa, 19:00etan, Elai-Alai aretoan. Biharkoa Gautegiz Arteagako Aretxederreta Kultur Etxean izango da, 19:30ean. Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxean egingo dute azkena, eguenean, 19:00etan. Batzarretan, bidaiaren inguruko informazio osatua jasoko dute gurasoek; aseguruen inguruko datuak, beharrezko baimenen ingurukoak, begiraleenak…