
Gernikaldea zentroaren sarrera
Koalizioak esan du Gernikaldea zentroan bigarren mailan dagoela euskara. Esaterako, erizain eta otorrinolaringologo erdaldunak daudela kritikatu du, eta larrialdi zerbitzuan umeak gazteleraz artatzen dituztela. Hori guztia dela eta, gaiaren inguruko hitzaldia antolatu du aste honetarako.
Eguaztenean izango da berbaldia, 19:00etan, Gernika-Lumoko Elai-Alai aretoan. Oheen aldeko elkarteko Beñat Onaindia eta Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (Uema) ordezkari bat izango dira hizlariak.