
Asteburuko partidaren une bat. Argazkia: Urrutxua
Zortzigarren jardunaldia VRAC Quesos Entrepinares taldearen aurka jokatu du Bizkaia Gernika Rugby taldeak. Baja asko zituen arren, Valladolideko taldea nagusitu zen 35-24, lidergoa kontsolidatuz. Hala ere, bonus puntu bat lortu zuten basurdeek.
Gernikarren aurka irabazita, beraz, taularen buru izaten darra VRAC Quesos Entrepinaresek, 35 puntugaz. AMPO Ordizia R.E. eta Bathco Rugby dauzka atzetik, hurrenez hurren, 29 eta 27 puntugaz. Basurdeek 17 puntu dauzkate, eta bederatzigarren daude.