Gernika Bizkaia saskibaloi taldeak denboraldiko bolada onari eutsi dio asteburu honetan ere. Hasiera ederra ematen ari zaio 2013-2014 denboraldiari,
hiru partidutik hiru irabazi dituzte-eta. Garaipen horiei esker, sailkapeneko lehenengo postuan jarraitzen dute Gernika Bizkaia taldekoek.
Zapatuan bertoko kantxan jokatu zuten Gernika Bizkaiakoak,
Madrilgo (Espainia) Distrito Olimpico Plenilunio taldearen kontra.
Lehenengo zatian madrildarrek aurrea hartu zieten Gernika Bizkaiakoei, eta 18-22 amaitu zuten lehenengo laurdena.
Baina bigarren laurdenetik aurrera, bertokoak partidua bideratzen hasi ziren, eta 34-27 amaitu zuten atsedenaldiaren aurreko beharra.
Hortik aurrera aurretik joan ziren. Hirugarren laurdena 47-40ko emaitzagaz amaituta heldu ziren azken laurdenera. Eta horretan, partidua biribiltzea lortu zuten, eta
65-47 lortuta amaitu zuten hirugarren jardunaldia. Hiru puntu gehiago saskira, beraz.

Hiru partidu jarraian irabazi ostean,
datorren astean derbia jokatuko dute Gernika Bizkaia taldekoek gasteizko
UPV-Araski taldearen kontra. Daroaten bolada onari eusten saiatuko dira bertokoak.