Kalean da Ken Zazpik Euskadiko Orkestra Sinfonikoagaz grabatutako lana
https://www.youtube.com/watch?v=axUlWHPqFjU
Bi urteko beharrak eman du bere fruitua. Ken Zazpi taldeak Euskadiko Orkestra Sinfonikoagaz grabatutako lana kalean da dagoeneko. Ken Zazpiren 11 kanta eta hiru berri jasotzen dituen diskoa eskuetan, zuzenekoekin hasiko dira laster. Hain zuzen, abenduan bost zuzeneko emango dituzte.
Hegoak astindu, Gernikan, Noizbait, Hel nazazu eskutik, Itsasoa gara, Ilargia, Haizea eta Zapalduen olerkia dira diskoak jasotzen dituen abesti ezagunak. Bihotz, Oinutsik eta Gereziondoa dira kanta berriak.
Abenduaren 3an Donostiako Kursaalen egongo dira, 4an Iruñeko Baluarten, 5ean Bilboko Euskaldunan, 12an Gasteizko Printzipalen eta 13an Donibane-Lohitzuneko Jai-Alain.
