Nabarnizen eta Muruetan jokatu dira asteburuan
320 kiloko goma gaineko Euskadiko 4×4 sokatira txapelketako jardunaldiak.
Zapatuan Ñapurrak Ezpeletako (Lapurdi) taldeak lortu zuen garaipena, eta Ibarrakoek, gipuzkoarrek, egin zuten bigarren.
Herriko B taldeak hirugarren egitea lortu zuen;
Muruetako A taldeak zazpigarren postua lortu zuen.

Domekan jokatu zen asteburuko bigarren jardunaldia, Muruetan. Horretan, Arrigorriagako Sokarri taldeak irabazi zuen, eta Nafarroa Behereko Baigorriko taldeak egin zuen bigarren.
Muruetako B taldeak bostgarren egitea lortu zuen domekako jardunaldian.
Nabarnizko A taldeak, ostera, hamargarren egin zuen.