
Irudian, El_Txef_A
Musika elektronikoaren arloko DJak, ekoizleak, abeslariak, sustatzaileak, zigiluak, klubak, jaialdiak… saritzea dauka helburu Vicious Music Awards sariketak. 25 kategoria dauzka sariketak; zortzi publikoak erabakiko ditu, eta gainontzeko hamazazpiak epaimahai batek. Gernikarra errebelazio artista onenaren kategorian, house artistarik onenarenean eta 2013ko
track-ik onenarenean jaso ditu izendapenak. Azken bietako irabazlea epaimahaiak erabakiko du, eta lehenengoa publikoak.
Kategoria bakoitzeko izendapenak egiteko, faktore ezberdinak eta azken urteetako lorpenak izan dituzte kontuan. Artistei dagokienez, emanaldiak, produkzioak eta izandako oihartzuna aintzat izan dituzte, batik bat. Gainontzeko kategorien kasuan, kalitatea, profesionaltasuna, berrikuntza, oihartzuna… izan dituzte kontuan.
Abenduaren 11n emango dute irabazleen berri, horretarako beren beregi antolatutako jaialdian. Data hori heldu orduko, baina, El_Txef_Aren aldeko botoak emateko aukera egongo da. Izan ere, publikoak azaroaren 24ra arte edukiko du bere gustukoen alde bozkatzeko aukera.