Aurten ere, eguraldiak ez du lagundu sanmartinak ospatzen; dena den, zenbaitek, behintzat, ez dute bere beharrik izan, euriagaz ere, kalera atera baitira jai giroan murgiltzeko asmoz, Bermeon, Foruan eta baita Sukarrietan ere.
San Martin eguna da gaur, eta horregaz bat eginda, ospatzen dabiltza jaiak Sukarrietako bizilagunak; hain zuzen, bazkari herrikoian bilduko dira gaur eguerdian bertako bizilagunak, Kanala auzoan.

Guztira, bost kazola aurkeztu zituzten Foruko karakol txapelketan.
Foruan, bestalde, asteburu osoa aprobetxatu dute jai giroan murgiltzeko eta eguraldiak lagundu ez arren, oro har, «giro ona» izan dela esan du Jane Eyre Urkieta Foruko alkateak. Aurreko urteetan legez, tute eta briska txapelketaz, igel lehiaketaz eta idi probez gozatzeko aukera izan dute, besteak beste, foruarrek. Horrez gain, sanmartinetako ekintza garrantzitsua den karakol txapelketan ere parte hartu dute herritarrek. Alkateak azaldu duenez, guztira, 5 kazola aurkeztu dituzte aurten, eta, horietan,
Txakarrok aurkeztutako
Atxondoa kazolak eskuratu du lehenengo saria, 25 puntugaz. Irabazlearentzat, gainera, hirugarren saria ere izan da.
Bermeon ere, eguraldia lagun ez izan arren, «jende asko» bildu zen San Martin azokan atzo. Hala, «giro polita» sortu zen bertan, eta saltokiek, orokorrean, salmenta aurreikuspenak bete zituzten. XII. Odoloste txapelketa ere egin zuten eta, beste behin ere, denen artean, Bermeoko Jeronimo harategiarena nagusitu zen. Bigarren saria Mungiko Morga harategiak jaso zuen eta hirugarrena Olazarrek. Saltokirik politena, berriz, Bermeoko Izarzugaza harategiarena izan zela ebatzi zuen epaimahaiak.
Aulestiko sanmartinak, zapatuan
Aulestikoek ere ospatuko dituzte San Martin jaiak, baina, horretarako, zapatura arte itxaron beharko dute; hala, meza egingo dute 12:00etan, eta horren ostean, kopaua izango dute aukeran Malax auzora bertaratutakoek.
-
-
Foruko San Martin jaiak
-
-
Foruko San Martin jaiak
-
-
Foruko San Martin jaiak
-
-
Foruko San Martin jaiak
-
-
Foruko San Martin jaiak
-
-
Foruko San Martin jaiak
-
-
Foruko San Martin jaiak
-
-
Foruko San Martin jaiak
-
-
Foruko San Martin jaiak
-
-
Foruko San Martin jaiak
-
-
Foruko San Martin jaiak
-
-
Bermeoko San Martin jaiak
-
-
Bermeoko San Martin jaiak
-
-
Bermeoko San Martin jaiak
-
-
Bermeoko San Martin jaiak
-
-
Bermeoko San Martin jaiak
-
-
Bermeoko San Martin jaiak
-
-
Bermeoko San Martin jaiak
-
-
Bermeoko San Martin jaiak
-
-
Bermeoko San Martin jaiak
-
-
Bermeoko San Martin jaiak
-
-
Bermeoko San Martin jaiak
-
-
Bermeoko San Martin jaiak
-
-
Bermeoko San Martin jaiak
-
-
Bermeoko San Martin jaiak
-
-
Bermeoko San Martin jaiak
-
-
Bermeoko San Martin jaiak
-
-
Bermeoko San Martin jaiak
-
-
Foruko San Martin jaiak
-
-
Foruko San Martin jaiak
-
-
Foruko San Martin jaiak
-
-
Foruko San Martin jaiak