
Audienceko kideak
Hilaren 14an Bilboko Kafe Antzokian egingo du Gernika-Lumoko taldeak disko berriaren aurkezpena.
Big affair egun horretan bertan izango da eskuragarri, baina aurretiaz eskaera egiteko aukera ere ematen du Audiencek.
info@weareaudience.com helbide elektronikora norberaren datuak bidalita, postaz helaraziko du taldeak diskoa, 12 euroren truke.
AEBetan grabatu zuen Audiencek
Big Affair diskoa, taldearen zazpigarrena. Azaldu dutenez, Atlantikoaren bestaldeko ikutua dauka lan berriak.
Big Affair urtebetean taldeak grabatu duen bigarren diskoa izan da, uda hasieran
Mistress Games kaleratu baitzuten gernikarrek.

Diskoaren azala