
Preso ohia, kartzelatik atera berri
Auzitegi Gorenaren zain geratu ez, eta bere kabuz erabakiko ditu Auzitegi Nazionalak 197/2006 doktrinaren eraginez espetxean dauden presoen helegiteak. 52 dira Estrasburgoko erabakian oinarrituta Auzitegi Nazionalean helegitea jarrita duten presoak, eta gaur bertan bederatzirenak onartu eta aske uztea erabaki du Auzitegi Nazionalak, tartean, Elias Fernandez. 19:00ak aldera utzi dute aske 27 urte preso eman dituen bermeotarra. Hamazortzi lagun izan ditu zain.
Gainontzekoak Txomin Troitiño, Jokin Mirena Sancho, Isidro Maria Garalde, Jose Ignacio Urdiain, Jon Koldo Aginagalde, Joseba Koldobika, Elias Fernandez, Juan Francisco Gomez eta Luis Maria Azkargorta dira.
Auzitegi Gorenak astelehenean hartuko du
Parot doktrina legez ezaguna denaren inguruko erabakia. Estrasburgoko auzitegiak 197/2006 kontra emandako epaiaren aurrean Gorenak zein jarrera hartu erabaki arte, doktrina hori ezarria duten presoen eskaerak ez aztertzeko eskatu zuen Zigor Aretoko presidente Fernando Grande Marlaska epaileak. Ez dute aintzat hartu, ordea, boto baten aldearekin.
Busturialdeko beste preso batek dauka ezarria 197/2006 doktrina, Josune Onaindia muxikarrak.
-
-
-
Bermeon jarritako pankarta bat
-