Udazkenagaz batera, Bizkaiko Foru Aldundiak Kortezubiko Santimamiñe kobetako ordutegian aldaketak egin ditu.
Bisita gidatuak egunero egongo dira hemendik aurrera,
astelehenetan izan ezik.

Bisita egiteko
aldez aurretik eman beharko da izena.
Bulegoan bertan egin daiteke,
edota hurrengo telefono zenbakietan: 94 465 16 57 edo 94 465 16 60. Bulegoko ordutegia 9:30etik 15:30erakoa da.
Kobak bisitatzeko
prezio desberdinak daude. Sarrera orokorrak 5 euro balio du. Sei urtera arteko umeenak, ostera, 2 euro.